miércoles, 9 de mayo de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?




Niretzako ondo ikasteko behar dudana gogoa edukitzea da, bueno normalean gogoa ez du inork izaten baina badaude egun batzuk motibazio gehiagorekin zaudela, adibidez materia gustuko duzulako, edo ikasteko dagoena erraza delako... Orduan gogoarekin nagoenean, hobeto ikasten dut eta gauzak gehiago barneratzen ditut, gogo gutxi dudanean, berriz, gauzak ulertzea edo barneratzea gehiago kostatzen zait, edota edozer gauzarekin deskonzentratzen naiz.Ikasteko behar dudanari buruz, beti boligrafo bat eduki behar dut eskuetan, hori gabe ezin baitut ikasi, ondoren ba betiko gauzak, isiltasuna, toki eroso batean eserita egotea, oztopatuko ez nauen inor egotea... eta garrantzitsuena apunteak edukitzea.
Garrantzitsua ere iruditzen zait irakasleak asignatura horrekiko motibazioa bultzatzen badu, horrela ezpada gehiago kostatzen zait paperaren aurrean jartzea eta ikastea.

  Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
            Orain arte modu askotara irakatsi didate. Konturatu naiz, lehen hezkuntzan gehien bat buruz ikasteko erakutsi didatela eta ez dutela ikaskuntza esanguratsua bultza, DBH berriz, gauzak ulertuz edota buruz ikastea erakutsi didate eta azkenik, batxilerren, ikaskuntza esanguratsua bultzatu dutela irakasle gehienek iruditzen zait. 
Taldean, binaka edo bakarka lan egite ere erakutsi didate, lehen hezkuntzan gehienetan taldeka biltzea eta batera lana egitea eskatzen ziguten, eta DBHn eta batxilerren bakarka.




martes, 8 de mayo de 2012

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Galdera hau erantzutea ez zait bat ere erreza iruditzen eta neure buruari buelta batzuk eman eta gero, eta klasean entzundakoa eta gero, erantzuteko garaia dela iruditzen zait. Lehenik eta behin, nire ustez gai baten aurrean neutrala izatea hau deritzo, gai baten inguruan argudiorik ez duena ematen, ez kontrakoa ez aldekoa.
Niretzako hezkuntzan neutralak izan gaitezke, eta gai askotan izan behar gara, haurrek gu hartzen baikaituzte irudi bezela eta horregatik beraien iritzian ez dugu eraginik izan behar. Hori orokorrean esaten dut, baina gai konkretu batzuetan, irakaslearen iritzia garrantzia handia izan dezake gerora bati begira. Baina galdera hau ezin izango dut ongi erantzun irakaskuntza munduan sartu arte.

 Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?
Esan beharra dago, nutrala izatea honako hau dela, gai baten inguruan iritzirk ez izatea, eta objetiboa izatea berriz, gai bat bere ikuspuntuaz ikustea eta iritzia tranmisitzea. Bi termino hauetan dagoen desberdintasuna da, batean iritzia ematen dezula edo gair horren inguruan posizio bat hartzen duzula, eta bestean ez duzula inongo posiziorik, orduan ez duzu iritzirik ematen.

jueves, 16 de febrero de 2012

HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTERATZEA

Klasean hitz egindakoaren arabera, hezkuntza, kultura eta gizarte terminoetaz aritu gara.

HEZKUNTZA: jaiotzen garenetik hil egiten garen arte jasotzen dugun prozesua da. Prozesu hau, bi norabideetakoa izaten da, eta horren bitartez, hainbat balore, ezagutza, ohitura … jasotzen ditugu, eta horrela gainontzeko bizidunekin komunikatzea lortzen dugu.
KULTURA: gizarte bat bereizten duten egitura sozial, erlijioso eta abarren multzoa da. Hizkuntza, baloreak, ohiturak, jokaerak hartzen ditu bere baitan.
GIZARTERATZEA: pertsona gizarte talde batean sartzea da, horretarako lehenagotik hainbat balore, hizkuntza eta abara jakin beharra dauzka.
Azken bi klaseetan, Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal textua irakurri dugu moduluko lanaren araberako taldeetan bilduta. Ondoren, hainbat ariketa egin hezkuntza formala eta ez-formalari buruzkoak. Azkenik, bakoitzak galdera bat erantzun behar zuen, norbera ze eremutan ibiliko litzateke. Galdera honi erantzunda, bi eremuetan ibiltzea gustatuko litzaidake, baina gehienez eremu ez-formalean jardueta nahiago nuke. Izan ere, eremu honetan estatuak ezarritako curriculuma ez dago jarraitu beharrik, eta bakoitzak nahi duena erakusteko aukera ematen du. Beste arrazoietako bat, klaseak praktikoagoak izan daitezke, formalean gehienak teorikoak izaten baitira. Ebaluaketa modua ere, formalean curriculumean ezarritakoa jarraitu behar da, eta ez-formalean bakoitzaren arabeakoa edo flexibleagoa izan daiteke.
Baina egia esan, ez dut eragozpenik ezartzen edozein eremuetan ibiltzeko. Biak desberdinak dira, eta mundu honetan esperientzia desberdinak probatzea ondo dago.