Azken bi klaseetan, Continuidad y complementariedad entre la educación
formal y no formal textua irakurri dugu moduluko lanaren araberako
taldeetan bilduta. Ondoren, hainbat ariketa egin hezkuntza formala eta
ez-formalari buruzkoak. Azkenik, bakoitzak galdera bat erantzun behar zuen,
norbera ze eremutan ibiliko litzateke. Galdera honi erantzunda, bi eremuetan
ibiltzea gustatuko litzaidake, baina gehienez eremu ez-formalean jardueta
nahiago nuke. Izan ere, eremu honetan estatuak ezarritako curriculuma ez dago
jarraitu beharrik, eta bakoitzak nahi duena erakusteko aukera ematen du. Beste
arrazoietako bat, klaseak praktikoagoak izan daitezke, formalean gehienak
teorikoak izaten baitira. Ebaluaketa modua ere, formalean curriculumean
ezarritakoa jarraitu behar da, eta ez-formalean bakoitzaren arabeakoa edo
flexibleagoa izan daiteke.
Baina egia esan, ez dut eragozpenik ezartzen
edozein eremuetan ibiltzeko. Biak desberdinak dira, eta mundu honetan
esperientzia desberdinak probatzea ondo dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario