jueves, 16 de febrero de 2012

HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTERATZEA

Klasean hitz egindakoaren arabera, hezkuntza, kultura eta gizarte terminoetaz aritu gara.

HEZKUNTZA: jaiotzen garenetik hil egiten garen arte jasotzen dugun prozesua da. Prozesu hau, bi norabideetakoa izaten da, eta horren bitartez, hainbat balore, ezagutza, ohitura … jasotzen ditugu, eta horrela gainontzeko bizidunekin komunikatzea lortzen dugu.
KULTURA: gizarte bat bereizten duten egitura sozial, erlijioso eta abarren multzoa da. Hizkuntza, baloreak, ohiturak, jokaerak hartzen ditu bere baitan.
GIZARTERATZEA: pertsona gizarte talde batean sartzea da, horretarako lehenagotik hainbat balore, hizkuntza eta abara jakin beharra dauzka.
Azken bi klaseetan, Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal textua irakurri dugu moduluko lanaren araberako taldeetan bilduta. Ondoren, hainbat ariketa egin hezkuntza formala eta ez-formalari buruzkoak. Azkenik, bakoitzak galdera bat erantzun behar zuen, norbera ze eremutan ibiliko litzateke. Galdera honi erantzunda, bi eremuetan ibiltzea gustatuko litzaidake, baina gehienez eremu ez-formalean jardueta nahiago nuke. Izan ere, eremu honetan estatuak ezarritako curriculuma ez dago jarraitu beharrik, eta bakoitzak nahi duena erakusteko aukera ematen du. Beste arrazoietako bat, klaseak praktikoagoak izan daitezke, formalean gehienak teorikoak izaten baitira. Ebaluaketa modua ere, formalean curriculumean ezarritakoa jarraitu behar da, eta ez-formalean bakoitzaren arabeakoa edo flexibleagoa izan daiteke.
Baina egia esan, ez dut eragozpenik ezartzen edozein eremuetan ibiltzeko. Biak desberdinak dira, eta mundu honetan esperientzia desberdinak probatzea ondo dago.