Niretzako ondo ikasteko behar
dudana gogoa edukitzea da, bueno normalean gogoa ez du inork izaten baina
badaude egun batzuk motibazio gehiagorekin zaudela, adibidez materia gustuko
duzulako, edo ikasteko dagoena erraza delako... Orduan gogoarekin nagoenean,
hobeto ikasten dut eta gauzak gehiago barneratzen ditut, gogo gutxi dudanean,
berriz, gauzak ulertzea edo barneratzea gehiago kostatzen zait, edota edozer
gauzarekin deskonzentratzen naiz.Ikasteko behar dudanari buruz, beti boligrafo
bat eduki behar dut eskuetan, hori gabe ezin baitut ikasi, ondoren ba betiko
gauzak, isiltasuna, toki eroso batean eserita egotea, oztopatuko ez nauen inor
egotea... eta garrantzitsuena apunteak edukitzea.
Garrantzitsua
ere iruditzen zait irakasleak asignatura horrekiko motibazioa bultzatzen badu,
horrela ezpada gehiago kostatzen zait paperaren aurrean jartzea eta ikastea.
Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Orain arte modu
askotara irakatsi didate. Konturatu naiz, lehen hezkuntzan gehien bat buruz
ikasteko erakutsi didatela eta ez dutela ikaskuntza esanguratsua bultza, DBH
berriz, gauzak ulertuz edota buruz ikastea erakutsi didate eta azkenik, batxilerren,
ikaskuntza esanguratsua bultzatu dutela irakasle gehienek iruditzen zait.
Taldean, binaka edo bakarka lan egite ere erakutsi didate, lehen hezkuntzan
gehienetan taldeka biltzea eta batera lana egitea eskatzen ziguten, eta DBHn
eta batxilerren bakarka.