miércoles, 9 de mayo de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?




Niretzako ondo ikasteko behar dudana gogoa edukitzea da, bueno normalean gogoa ez du inork izaten baina badaude egun batzuk motibazio gehiagorekin zaudela, adibidez materia gustuko duzulako, edo ikasteko dagoena erraza delako... Orduan gogoarekin nagoenean, hobeto ikasten dut eta gauzak gehiago barneratzen ditut, gogo gutxi dudanean, berriz, gauzak ulertzea edo barneratzea gehiago kostatzen zait, edota edozer gauzarekin deskonzentratzen naiz.Ikasteko behar dudanari buruz, beti boligrafo bat eduki behar dut eskuetan, hori gabe ezin baitut ikasi, ondoren ba betiko gauzak, isiltasuna, toki eroso batean eserita egotea, oztopatuko ez nauen inor egotea... eta garrantzitsuena apunteak edukitzea.
Garrantzitsua ere iruditzen zait irakasleak asignatura horrekiko motibazioa bultzatzen badu, horrela ezpada gehiago kostatzen zait paperaren aurrean jartzea eta ikastea.

  Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
            Orain arte modu askotara irakatsi didate. Konturatu naiz, lehen hezkuntzan gehien bat buruz ikasteko erakutsi didatela eta ez dutela ikaskuntza esanguratsua bultza, DBH berriz, gauzak ulertuz edota buruz ikastea erakutsi didate eta azkenik, batxilerren, ikaskuntza esanguratsua bultzatu dutela irakasle gehienek iruditzen zait. 
Taldean, binaka edo bakarka lan egite ere erakutsi didate, lehen hezkuntzan gehienetan taldeka biltzea eta batera lana egitea eskatzen ziguten, eta DBHn eta batxilerren bakarka.




No hay comentarios:

Publicar un comentario