Hasiea batean dudak edukin nituen magisteritzan sartzea ala beste karrera bat egitea, baina hainbeste pentsatu ondoren, hezkuntzako munduan sartzea erabakin nuen. Egia esan betidanik gustatu zait irakasleen mundua, bueno irakasleena baino gehiago, haurrekin egotearena eta guk dakizkigun jakintzak haiei transmititzea. Haurrekin egotea betidanik gustatu zait, gurasoen kuadrillan ume guztiak ni baino txikiagoak dira eta beti geratu behar naiz beraiek zaintzen, eta nik uste horrek asko egin didala mundu hontan sartzeko.
Beste alde batetik esan behar dut, hasieran didaktika orokorra ikasgaia ikusi nuenean neure buruari galdetzen aritu nintzen zer esan nahiko zuen edota zertako izango zen bere funtzioa. Orain, 6 hilabete pasa ondoren, badakit didaktikaren askoz ere errezagoa ulertzen dela hezkuntza eremua eta nola landu behar dugun ere erakutsi dit.
Pena pixka bat ere ematen dit kurtsoa amaitzea, oso gustura egon bainaiz lehengo urte honetan. Batxillergo beste urtetan desiatzen egon naiz eskola bukatzeko baina hau desberdina da, nahi dudana ikasten ari naizelako.
Espero dut hurrengo urtean blogari erabilpen gehiago ematea eta nire pentsamenduak gehiago zabaltzea besteekiko. Laster arte!
Astetxo bat pasata berriz ere blogean idazteko
garaia badela iruditzen zait, izan ere, Lorea laster ebaluatzen hasiko baita.
Oraingoan bullying-ari buruz hitz egingo dut. Gai hau aukeratu dut gaur herriko
eskola batean bullying kasu bat aurkitu dutela esan didatelako eta aurrekoan
psikoko klasean “klass” pelikula ikusi genuelako. Hortaz gain, iruditzen zait
eskoletan hasten garenean aurre egin behar diogun egoera bat izango dela eta
kontu handiarekin tratatu behar dugun gai bat dela, ikasleei ongi azalduz.
Lehenengo bullyinga zer den azalduko dut, ikasle
bat erasopean dago edo biktima bihurtzen da etengabe eta denbora tarte batean
beste ikasle baten edo batzuen ekintza negatiboak jasan behar izaten dituenean
gertatzen da. Hau da, beste era batera esanda, ikasle batek edo batzuek menpean
hartzen dute beste ikaskide bat eta bere kontra jarduten dute jo ta su, maiz
eta luzaroan. Eraso desberdinak daude: fisikoa (jotzea, gauzak apurtzea edo
lapurtzea…) ahozkoa (irainak, goitizenak…) soziala (bazterketa) eta beste
horiekin guztiekin batera agertzen da eraso psikologikoa, pertsona hori erabat
menperatuta eta lur jota ikusi arte. Biktima aukeratzen da psikologikoki ahula
delako eta taldearen babesik ez daukalako.
Bullying kasu batez konturatzea askotan zaila
da. Hori argi ikusten da, telebistan edo
egunkarian ikasle bat bere buruaz beste egin duela ikusten denean. Hau
gehienetan gertatzen da kasua beranduegi aurkitu delako edo hautemana izan ez
delako. Normalean horrelako albisteak ez dira egunero entzuten baina eskoletan
egunero aurkitu daitekeen gai bat da.
Horrelako kasu bat eramatea zaila da bai erasotua
den familiarentzat, bai erasotzailea den familiarentzat. Erasotzailearen familiarentzat, haurrari argi
utzi behar dio beste haurrarekiko duen jarrera desegokia dela baina horri aurre
egiteko familia berekin egongo dela eta munduko laguntza guztia eskaini behar
diola. Horregatik, familiak ez du haurraren aurrean atsekaberik agertu behar,
honek bere seme-alabaren jarrerarentzat faktore negatibo bat delako. Biktima
den familiarentzat berriz, hauek ere maitasuna eta afektibitate handia erakutsi
beharko diote bere seme-alabari, eta hitz eginez, pixkanaka- pixkanaka,
egoeratik aterako direla erakutsi beharko diote haurrari, honek indarrarekin
har dezan.
Gurasoak ez dira inondik ere errudunak sentitu
behar bere seme-alabari egiten diotenarengatik edo egiten duenarengatik.
Haurrak lehen hezkuntzako urteetan aldaketa psikologiko ugari izaten dituzte
eta horrek eragin handia izaten du. Haur bat erasotzailea bada, horrek ez du
esan nahi haur hori gaizki hezia dagoenik edota etxean arazoak dituenik, nahiz
eta askotan faktore horiek eragin handia izan.
Gehienetan bullyinga egiten duen haur gehienak
antzekoak dira, hau da, gelako liderra da, izateko erari begiratuz, erasokorra,
inpultsiboa, enpatia falta, kontrol falta, errudun sentimenduaren falta, nahiak adierazteko gizarte abilezi
gutxikoa. Boterea behar du eta mina eta sufrimendua eragiten asetzen du bere nahia, ez du inondik
inola ere auto-estima baxua izan behar. Gehienetan mutilak izaten dira
horrelako jarrera erakusten dituenak baina neskak ere badaude.
Erasoduna den haurra berriz, ahula, intseguritate
handikoa, sensiblea, lasaia, autokontzeptu baxukoa, ez dira gai erasoei aurre
egiteko… izaten da. Alde fisikoari begiratuz, ez da hain sendoa. Askotan
haurren ezintasunen bat duela, betaurrekoak dituela, itxura fisikoa… hartzen da
kontuan.
Bullying-ak ekarri ditzaken ondorio batzuk honako
hauek izan daitezke, eskola porrota edo ikasteko zailtasunak, antsietatea,
eskolara joateko beldurra edo arrisku fisikoak, gehien bat zapaldua den ikasleari,
nahaste emozionalak, isolamendua… eta
aipatu ez ditudan beste ondorio asko ere.
Bukatzeko, gaur kontatu didaten kasu hortaz pixka
bat komentatuko dut. Lehengo gauza harritu didana izan da liderra neska bat
dela, nahiz eta gehienetan mutilak izan, eta erasoduna beste neska bat, honek
ezintasun txiki bat duena. Adina gutxi gora – behera 10 urte inguru izango
dituzte. Liderrak beste neska baten laguntza du, eta horiek biak dira beste
neskari bullyinga egiten diotenak. Bi neska horiek ez dute ezintasuna duen
neska hori zapaltzen beste geletakoei ere antzeko zerbait egiten die nahiz eta suabeagoa
izan. Esan beharra dut erasotzaileak aitortu dutela bullyinga egiten dutela eta
neska horri gauza itsusiak egiten dizkiotela, esaterako, gelaren aurrean
galtzak jaitsi, isolatu, iraindu… Eskertzeako da irakaslea konturatu izana,
askotan irakasleak ez ikusiarenak egiten dutelako ez dakitelako zer egin horren
aurrean, umeen jolasak direla uste dutelako edota askotan
ezin direlako garbi aurkitu horrelako kasuak.
Azkenean blogean idazteko eguna iritsi da! Bai badakit bloga oso atzean utzi dudala, baina aurrean jartzen nintzen bakoitzean ez nekien zer idatzi eta blokeatu egiten nintzen edo hobeto esanda naiz. Egia esan inoiz ez dut horrelako gauzarik egin, blog bat edukitzea eta bertan idaztea, horregatik iruditzen zait zaila dela, behin martxa hartuz gero berehala etorriko dira ideiak burura. Gainera hemendik bi astetara azterketak gainean izango ditugu, lan modularra entregatzeko eguna ere bertan dago, baina blogean idazteko denboratxoren bat beti dago, hori bai ideiak ez beti.
Lehenik eta behin, lan modularrari
buruz hitz egingo dut. Esan zigutenean matematikako unitate didaktiko bat egin
behar genuela , lehenengo egunetan ez genekien oso ondo zer egin behar genuen
eta lana nondik hasi, baina klaseak aurrera doaz heinean ikusten duzu lana
geroz eta forma hobea hartzen doala eta horrek motibatu egiten dit, nahiz eta
oraindik galduta ibili.
Lan modularrarekin aurrera
jarraitzeko matematikako klase bat ikustera joan behar ginen, horretarako,
Hernaniko Elizatxo Ikastola aukeratu genuen. Bertan ikaskuntza kooperatiboa
lantzen dute, ez maila guztietan, gu 3.maila ikustera joan ginen. Ikusi dudanez,
metodo hori, ikaskuntza kooperatiboa, berria da. Ni bertan egon naiz ikasten
eta matematikak ez genituen horrela lantzen. Gu joan ginen egunean, problemak
egin behar zituzten eta 1-2-4 metodoa erabiltzen zuten erantzuna bilatzeko. Metodo
hori honetan datza, lehenengo bakoitzak erantzuna buruan pentsatzen zuten,
bigarrena ondokoarekin egiaztatzen zuten eta azkenik, lauek esaten zuten beraien
ustezko erantzuna eta denak ados bazeuden aurrera jarraitzen zuten eta bestela,
arazoak zituen ikaslea laguntzen zuten.
Klasea ematerako garaian metodo
hau asko gustatzen zitzaidan,izan ere, irakaslea ez zen denbora guztian dena
azaltzen zuena, ikasleak bata besteari elkar laguntzen zioten eta hori oso
garrantzitsua iruditzen zait denak elkarren artean ondo eramateko, eta ez beti
irakaslea izateko laguntza ematen duen bakarra.
Aupa Amaia, hemen zerbait idazteko irakurri besteen blogak. Nik ere jarraipena egin ahal izateko zuen aportazioak behar ditut. Animo!!!
ResponderEliminar